Inperialismo Berria

"Kolosoa" Cecil Rhodes, telegrafoaren bidez, Kairo eta Lurmutur Hiria lotzen. Punch aldizkaria, 1892ko abenduaren 10a.

Inperialismo Berria kontzeptuak (Neoinperialismoa bezala ere ezaguna), XIX. mende amaieratik XX. mende hasierararte,  lehenik Europar potentziek eta ondoren Estatu Batuak eta Japonek jarraitutako politika eta ideologiari deritzo,  gutxi gorabehera Frantzia-Prusia Gerratik (1871) Lehen Mundu Gerrara arte luzatu zelarik.  ''Berria'' adierarekin, Esplorazioen Aroagandik (edo lehen europar kolonizazio aroa) ezberdintzea bilatzen da. 'Aro honetan aurrekaririk gabeko norgehiagoka garatzen da, itsasoz bestaldeko lurraldeen jabetza helburu duena. Honi gehitu behar zaio lurralde kolonizatzaileen arrazakeriazko beharra, euren burua kolonizatuen gainetik jartzekoa. 

1880. urteen bueltan, Afrikar lurraldeen gehiena mendebaldeko potentziek okupatu gabe zegoen oraino. Afrikar kontinentea espantsio inperialista "berriaren" helburuarekin egituratu zen, Afrikaren banaketa eginez. Zabalkunde horrek Asiako hego-ekialdean eta Ekialdeko Asiako itsas eremuetan ere eragina izan zuen, non Estatu Batuak eta Japonia gehitu baitzitzaizkien europar indarrei lurraldearen banaketan.

1940, 1950 eta 1960. hamarkadetan zehar gertatu altxamendu independentistek amaiera eman zioten oraindik zutik zirauten kolonia europarrei. 


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search